Albisteak
2020/11/15
Gazte getxotarrek Laguntza Komunitarioa ematen diete familia errefuxiatuetako umeei
Laguntza programa hau Auzolana+ programaren parte da, herrian gauzatzen ari dena Udalaren eta Perualde GKEaren artean sinatutako hitzarmenari esker.
Auzolana+ programaren helburua da geure burua eskaintzea familiei eguneroko zeregin sinpleak egiten laguntzeko (osasuna, tramite administratiboa, parkean sozializatu) edo euren eskaerei erantzuteko herritar gisa, bizi duten isolamendua eta bakardade sentsazioa hautsita.
Uztailean 14-17 urteko gazte talde batek bat egin du laguntza programa honekin. Gazte horiek adin txikikoez arduratzen dira euren amak gaztelerazko eskoletara joaten diren bitartean, jarduerak antolatzen dituzte plazan edo txangoak egiten dituzte nerabeekin, beti ere elkar hobeto ezagutzeko, errealitate bateratu bat sortzeko eta gauzak elkarrekin egiteko, aisialdiko talde partekatu bat sortuz, zeinetan boluntarioek ere prestakuntza eta sentsibilizazioa jasotzen duten migrazio prozesuei buruz, Asier Arpide GKEko proiektuen arduradunak azaldu duen bezala.
“Saiatzen gara sare sozial bat sortzen eta, hartara, posible egiten nazioarteko babesa eskatzen duten edo jaso duten pertsonen harrera eta integrazioa. Konpromiso komun bat hiritartasun inklusiboa eta ez-baztertzailea sortzeko”.