Pertsonalde gara
Getxoko GKE bat gara, aurre egiten diegu bidegabekeriei eta lanean ari gara zaurgarritasun egoeran dauden pertsonekin, bai gure inguruan, bai Perun, Filipinetan edo Afrikan.
Duela 20 urte baino gehiago sortu ginen Perualde izenarekin, eta gaur eraldatu egingo gara, gure proiektu solidarioak bezala.
Garapen eta elkartasun proiektuak sustatzen ditugu, batez ere haurrak babesteko eta hezkuntza sustatzeko ekimenak.
Eta gure denboraren zati handi bat erabiltzen dugu bizikidetza eta integrazioa errazteko ezinbestean migratu behar izan duten pertsonei, batzuk bizi-baldintza duinen bila eta beste batzuk eurentzat eta euren familientzat oso arriskutsuak diren egoeretatik ihesi.
Baloreak, ikuspegi kritikoa eta gainerakoen alde lan egiteko gogoa partekatzen ditugu, bakoitzak ahal duen neurrian, batzuetan proiektuak bultzatuz, eta bestetan, gure laguntzaren premia handiena dutenen bizitza errazteko ekintzak txertatuz gure eguneroko bizitzetan.
Pertsonak dira gure motorra; guk lagundu egiten diegu, etxean hartzen ditugu, eta haiek eraldatu egiten gaituzte, ongi sentiarazten gaituzte, eurak dira Pertsonalderekin kolaboratzeko daukagun arrazoia.
Rápida ejecución de respuestas, Cooperación, Integración, Sensibilización y denuncia, Incondicionalidad, Acompañamiento de alta intensidad