Albisteak

Getxoko esku-hartze sozialeko erakundeen jakinarazpena

2024/05/28

Getxoko esku-hartze sozialeko erakundeen jakinarazpena

Getxon gizarteratzearen alde lan egiten dugun gizarte-erakundeok (San Nikolas Zabalik, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Pertsonalde eta Sortarazi) eta erakunde horietan erabiltzaile, boluntario, bazkide edo langile gisa parte hartzen dugunok dolumina eta babesa helarazi nahi diegu une latz hauetan gure herrian larunbat gauean jasandako eraso bortitzaren biktimaren familiari eta lagunei.

Gure herriko gazte bat hil duen eraso onartezin honen erabateko gaitzespena adierazi nahi dugu. Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzean eta gizarteratzean lan egiten dugun gizarte eragile garen aldetik, larunbat honetan Algortan gertatutako eraso eta indarkeria ekintza gaitzesten dugu.

Gure ustez, komunikazio baketsua eta errespetua da modu bakarra gure komunitatea kohesio sozialaren eta bizikidetza baketsuaren eredu izan dadin.

Era berean, gertakari horiek migratzaileak eta arriskuan edo gizarte-bazterkerian dauden kolektiboak etiketatzeko edo estigmatizatzeko ez erabiltzea eskatzen dugu. Inplikatutako pertsonen nazionalitateak aipatzeak orokortzea eta kriminalizazio kolektiboa baino ez du eragiten, pertsona jakin batzuen ekintzengatik asko kondenatzen dituena.

Gure komunitatea, gure udalerria, gure gizartea kulturanitza eta erlijio-anitza da. Gure gizarte-lanean, besteak beste, hainbat migratzaile-kolektibori laguntzen diegu, gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuei lagunduz eta haien garapena bultzatuz. Lanean jarraituko dugu pertsona eta kolektibo guztiek giza eskubideetan ezarritako eta adostutako gutxienekoak eskura izan ditzaten.

Uste dugu migratzaileek balioa ematen dutela eta aberastasuna direla gure gizartean, eta, beraz, elkartasuna eskatzen diegu, eta diskriminaziorik eza eta aukera-berdintasuna, errespetua, tolerantzia, indarkeriarik eza eta elkartasuna aldarrikatzen ditugu, Getxon bizikidetza baketsua eraikitzeko.

Espero dugu gertatutakoa argitzea, poliziaren lana eta biktimaren, haren senideen eta inplikatutako pertsonen intimitaterako eskubidea errespetatuz. Horrelako gertaerek ez lukete inoiz gertatu behar.

Getxo, 2024ko maiatzaren 27a

Ikusi albiste guztiak +