Albisteak

Harreralan programa aurkezteko jardunaldia. Izena emateko epea zabalik!

2025/06/06

Harreralan programa aurkezteko jardunaldia. Izena emateko epea zabalik!

Pertsonalde elkarteak, Aldalan eta 42 Urdulizekin lankidetzan, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren % 100eko finantzaketarekin, Harreralan programa jarri du abian, eta aurkezpen-jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Zer da Harreralan?

Doako programa bat da, Bizkaian erroldatuta dauden pertsona migratuei zuzendua, teknologiaren arloan prestakuntza eta enplegu-aukerak izatea errazteko.

Aurkezpen jardunaldia:
• Ekainak 11, asteartea
• 09:30etik 11:30era
• Lekua: Urduliz Campusa 42 URDULIZ DORREA, Aita Gotzon Kalea 37, 48610 Urduliz, Bizkaia

Jardunaldiaren edukia:
• Harreralanen aurkezpena: programazioko prestakuntza, laguntza juridiko-administratiboa, soziala eta enpleguaren sustapena Bizkaiko sektoreko enpresetan.
• 42 Urdulizen metodologia berritzailea esperimentatzeko dinamika parte-hartzailea.
• Programan izena emateko epea irekitzea.

Jardunaldian izena ematea:

Baieztatu etorriko zaren: jessica@pertsonalde.org edo 623 067 763

Jardunaldi hau pertsona migratuekin lan egiten duten erakundeei zein arlo teknologikoan prestatzeko eta lan aukerak hobetzeko interesa duten pertsona migratuei zuzenduta dago.

Ikusi albiste guztiak +