Albisteak

2026/06/02
Gaza: itxaropen eta erresilientzia istorioak
Europako Batzordeak eta Munduko Elikadura Programak Gazari buruzko arte-erakusketa publikoa antolatu dute, eta Europa osoa zeharkatuko du. Bilboko Udalaren eskutik Bilbora helduko da 2026ko ekainaren 3tik 7ra.
Erakusketa hau Gazako Ahmed Muhanna artistaren obra hunkigarri eta sakonki gizatiarra erakutsiko du, Gazako Zerrendako bizitzaren ikuspegi aparta eskainiz, bi urte baino gehiagoko oinaze eta etengabeko suntsipenaren ondoren.
Garai batean laguntza humanitarioa garraiatu zuten Munduko Elikadura Programaren kutxak mihise gisa erabiliz, beharra arte bihurtzen du Ahmedek. Ehun margolan eta marrazki baino gehiagoren bidez, murgiltze-multimediako edukiekin osatuta, erakusketak biziraupenaren, erresilientziaren eta itxaropenaren bidaia hunkigarrira eramaten ditu bisitariak.
Ekainaren 3tik 7ra bitartean egongo da ikusgai, doan, 10:00etatik 20:00etara, Bilboko Doña Casilda Parkean (Artetxe Kondearen Zumarkalearen ondoan).
Inaugurazioa 2026ko ekainaren 3an izango da, asteazkena, 11:30etan. Ahmed & Nur duo gazatarra izango dugu lagun, eta haren musika emanaldiak dimentsio kultural eta emozional osagarria emango dio ekitaldiari.
Inauguraziora etortzekoa bazara esteka honen bidez baieztatu, mesedez.
Han ikusiko garelakoan!