Albisteak

Berri onak! Getxok migratzaileei harrera egiteko bulegoa ireki du

2021/07/14

Berri onak! Getxok migratzaileei harrera egiteko bulegoa ireki du

Gobelaurreko Boluntariotza Zentroan, Pertsonaldetik oso gertu, nazionalitateari eta enpleguari buruzko aholkuak emango ditu.

Udalak Migrazioen Harrera eta Arretarako Bulegoa inauguratu du. Migratutako eta errefuxiatutako pertsonen harrerari buruzko diagnostikoak aurreikusitako ekintzetako bat da, nazioarteko mugikortasuneko proiektuetan pertsonei orientazioa eta laguntza emateko, gizarte anitza eta inklusiboa sustatzeko.

Harrera bulegoak hasierako harrerari erantzuna eman nahi dio, inklusio sozialaren barruan, erantzukizun publikoaren ikuspegitik

“Getxoko Harrera eta Migrazioen Arretarako Bulego sortu berri hau lehentasunezko proiektua da udalerri anitza eta inklusiboa finkatzeko, hau da, Getxo hiri abegitsu gisa sendotzeko beste bultzada bat, eta aldi berean, Bulegoa Legegintzaldiko Planaren ardatzetako baten barruan dago, pertsonak eta haien garapena erdigunean jartzen dituena.

Erreferentziazko zerbitzu publikoa izatea nahi dugu hau, gure udalerrian bizi diren migratzaileei orientazioa, laguntza eta deribazioa emateko, gainerako biztanleekiko berdintasunezko baldintzetan beren eskubideak sustatuz; izan ere, uste dugu harrera erantzukizun publikoko gaia dela, hirietako elkarbizitza eta kohesio soziala sustatzera laguntzen duena”, nabarmendu Amaia Agirre alkateak.

Ikusi albiste guztiak +