Albisteak

Getxoko arrazakeriaren aurkako futboleko lehen mundiala

2023/06/06

Getxoko arrazakeriaren aurkako futboleko lehen mundiala

Sortarazi, San NIkolas Zabalik eta Pertsonaldetik, Getxoko arrazakeriaren aurkako futboleko lehen mundialean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Jarduera honen bidez, gure auzoetako pertsona arrazializatuek eta migratzaileek aurre egin behar dieten dinamika arrazistak salatu nahi ditugu, baita horietan dagoen kultura-aniztasuna ikusarazi ere.

Era berean, harrera-sistema duin bat aldarrikatu nahi dugu, eta futbolaren, janariaren eta dantzaren bidez elkartzeko gune bat sortu, harreman komunitarioak sendotzen laguntzeko.

Eta futbolean jokatu nahi ez baduzu, zuretzat ere badago lekua! Bazkariarekin lagun gaitzakezu, partidak arbitratuz, animatuz, musikaz, dantzaz... eta pankarten sorreran eta manifestuan parte hartuz ekainaren 2an, arratsaldez.

Animatu izena ematera ekainaren 1a baino lehen izena emateko formulario hau betez:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdv8giIAJ7bhZwt1WCtDLLyUc5oFqNuHRQHv7p3OlsoPGReTQ/viewform

Baldintza bakarra adin nagusikoa izatea da.

Data: Ekainak 11

Lekua: Erromo Eskolak (Gobelaurre, 41. Areeta)

Ordutegia: 9: 00-19: 00

Eman izena!

Ikusi albiste guztiak +