Albisteak

Lankidetzan jarraitzen dugu Manilan, Covid19aren ondorioei aurre egiteko eta hezkuntzarako sarbidea errazteko.

2021/05/27

Lankidetzan jarraitzen dugu Manilan, Covid19aren ondorioei aurre egiteko eta hezkuntzarako sarbidea errazteko.

Lehen hezkuntzako haurrei eskolan, elikaduran eta osasunean laguntzeko eta 220 familiari laguntzeko proiektua koronabirusaren krisialdian, bereziki gogorra Manilan.

Gure laguntzaren helburua da eskolarako behar diren materialak ematea halakorik lortzeko modurik ez duten familiei. Ikastetxeetara joaten diren umeen familiei ere laguntzen diegu janariak banatuz hamabostean behin. Oinarrizko janariak banatzen ditugu, baina saiatzen gara lantzean janari ezberdinak izan daitezen.

Aurten laguntza hori oinarrizkoa izan da pandemiaren erruz; 220 familiari lagundu diegu janari banaketarekin, eta Interneterako sarbidea eman diegu horren beharra izan duten ikasleei.

Ikusi albiste guztiak +