Proiektuak

Gazte filipinarrek izan dezatela aukera unibertsitatera sartzeko

Gazte filipinarrek izan dezatela aukera unibertsitatera sartzeko

Euren oinarrizko hezkuntzatik hasita gure prestakuntza-proiektuetan parte hartu duten hamar ikasle filipinarri laguntzen diegu urtero aukera izan dezaten  unibertsitate ikasketak egiteko. Beken diruarekin ordaintzen dira matrikula, unibertsitaterako garraioa eta joan-etorriak, material didaktikoak…

Gure laguntzarekin, gazte horiek era guztietako ikasketak egiten dituzte: ingeniaritza, Business administration, BS Banking and Finance, idazkaritza, bigarren hezkuntzako irakasle bihurtzeko ikasketak…

Eta eskatzen zaie konpromisoa har dezatela boluntario gisa laguntzeko lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei, ekimenak jarraitasuna izan dezan. Modu aktiboan hartzen dute parte programan eta eragile eta bideratzaile sentitzen dira.

Ikusi proiektu guztiak