Proiektuak

Manilako baliabiderik gabeko umeek izan dezatela aukera beren hezkuntza eta elikadura hobetzeko

Manilako baliabiderik gabeko umeek izan dezatela aukera beren hezkuntza eta elikadura hobetzeko

Urtero kolaboratzen dugu Bihotz Santuaren Ahizpa Misiolariekin (MSC) Manilan.

Gure laguntzaren helburua da eskolarako behar diren materialak ematea halakorik lortzeko modurik ez duten familiei. Ikastetxeetara joaten diren umeen familiei ere laguntzen diegu janariak banatuz hamabostean behin. Oinarrizko janariak banatzen ditugu, baina saiatzen gara lantzean janari ezberdinak izan daitezen.

Aurten laguntza hori oinarrizkoa izan da pandemiaren erruz; 220 familiari lagundu diegu janari banaketarekin, eta Interneterako sarbidea eman diegu horren beharra izan duten ikasleei.

Ikusi proiektu guztiak