Albisteak

2021 Bizilagunak, aldameneko familia

2021/11/14

2021 Bizilagunak, aldameneko familia

Aurten ere aniztasunaren jaia ospatu dugu, mahai eta bazkari baten inguruan. Partekatzeko eguna, hotza, baina bizikidetza sortzeko eta horretaz gozatzeko gogoa duten pertsonen berotasunarekin. Eta argazkian agertzen diren pertsonak baino gehiago izan garela jasota gera dadila!: -)

Ekimen honekin elkartzeko eta ospatzeko espazioak sortu nahi ditugu getxoztarron artean, udalerrian kulturartekotasuna, aniztasuna eta interakziorako eremuak bilatzen ditugunontzat.

Bertakoak zein kanpokoak diren Getxoko bizilagunen arteko topaketak eta interakzioak sortzea helburu duen programa da; herritar horiek komunean izango dute euren herriaren kultura-aniztasuna ospatzea, elkar ezagutzeko gogoa, eta komunitatean uneak partekatzeko nahiz zubiak eraikitzeko nahia.

Bizilagunak egitasmoak honako helburu hauek ditu: elkarbizitza hobetzea, parte-hartzea ahalbidetzea, diskriminazioa prebenitzea eta aniztasunaren indarra aprobetxatzea. Hori guztia herritarren pertzepzioak, jarrerak eta portaerak aldarazteko.

Getxoko zurrumurruen aurkako estrategia garatzeko oinarrizko tresna da, xenofobia eta arrazakeria prebenitzeko xedea duena. Era berean, oso tresna garrantzitsua da migratzaileak, nazioarteko babes-eskatzaileak eta errefuxiatuak hartzeko prozesuetan.

Ikusi albiste guztiak +